Sareren bizikleta itzulian izena emateko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 21a, 10:31
2018ko bizikleta itzulia, Lasarte-Oria zeharkatzen.

Garestik hasi eta Donostiaraino, euskal presoen eskubideen aldeko aldarriek Hego Euskal Herria zeharkatuko dute uztailaren 22tik 24ra. Ibilian ibilian, etxerako bidean egitasmoaren barruan, bizikleta itzulia antolatu du Sarek aurten ere. Zumaiatik Donostiara arteko etapan parte hartzeko deia luzatu du Lasarte-Oriako Sarek; uztailaren 24an izango da hori, larunbatarekin.

Ekimenean parte hartu duten lasarteoriatarrek Okendo plazara joan beharko dute larunbatean, 10:30ean. Handik Errekaldera joango dira, Usurbildik etorriko den zutabearekin bat egiteko, eta Donostiara abiatzeko. Han egingo dute amaierako ekitaldia. Izena emateko formulario hau bete beharko dute interesatuek.