Eguzki Areto-Futbol taldeak Kirol eskola izena ematea ireki du

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 20a, 13:45

Ekaina amaieran Eguzki Areto Futbol taldeak Kirol Eskolari amaiera eman zion. Ezohiko ikasturteari agur esan ostean, 2021-2022 denboraldirako taldeak osatzen ari da Eguzki. Horregatik, areto-futbolean trebatu eta jokatu nahi duten 2003 eta 2013 urte artean jaio diren haur eta gaztetxoei dei egiten die izena emateko. Inskripzioa egin edo informazioa eskuratu nahi dutenek hiru modu dituzte: taldeko sare sozialak (Facebook edo Instagram: @eguzkiaretofutbola/Twitter: @eguzki), eguzkiaretofutbola@outlook.com helbide elektronikoa edo 699 42 02 39 telefono zenbakia.