Zine emanaldia gaur gauean Zabaletan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 20a, 10:00

Zabaleta Auzolan elkartearen eskutik, zine emanaldia izango da Zabaletan gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Basotxo plazan. Sing street filma proiektatuko dute, euskaraz itzulita. Ikus-entzule bakoitzak bere aulkia, toalla, esterilla...eraman beharko du.

Hamabost urteko Connor izeneko mutiko bat da filmeko protagonista. Eskolaz aldatuko da, eta bera baino zaharragoa den neska batekin maiteminduko da. Hura erakartzeko, musika talde bat duela esango dio, eta haien bideoklipean parte hartu nahi ote duen galdetuko dio. Neskaren onespena jasotakoan, taldea sortu beharko du Connorrek. 

Pelikulak 105 minutu irauten dituenez, 00:00ak baino lehen bukatuko da proiekzioa.