Santa Ana parodia ikusteko sarrerak kultur etxean hartu daitezke

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 20a, 10:04
Iazko emanaldiko esketxetako bat.

Gaurtik aurrera, herritarrek hartu ditzakete datorren asteko asteleheneko (uztailak 26) Santa Ana eguneko parodia ikusteko sarrerak, Manuel Lekuona kultur etxean, 10:00etatik 13:00era. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, pertsonako bi gonbidapen eskuratu ahalko dira.

Koronabirusa dela-eta, aurtengo emanaldia iazkoaren oso antzekoa izango da: akusatuak zuzenean epaituko dituzte, baina parodiako zenbait pasarte aurrez egindako grabaketetan proiektatuko dituzte. Ikuskizuna 22:00etan hasiko da.