Zabaleta Auzolan elkarteak kaleko zinema antolatu du. Plazan pataila erraldoi bat jarri eta pelikula dibertigarri bat proiektatuko dute. Lehen saio honetan Sing Street filma. Pelikula euskaraz eskainiko da.
Ez da aulkirik izango, horregatik, elkarteko kideek norberak bere aulki, esterila, toaila edo nahi duena eraman beharko duela ohartarazi dute.