Fededunak Oriako kaperan batu dira, Karmengo Amaren Egunean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 16a, 13:11

Iritsi da uztailaren 16a, Karmen eguna, baina ez ohiko moduan, edo, ez behintzat, urteroko festa giroan. COVID-19ak eragindako pandemia dela-eta, Oria auzoko Karmengo Amaren Jairik ez da izango aurten ere, baina, fededunak urteroko hitzorduan elkartu dira, ostiral eguerdian; meza nagusian. Juan Luis Muruak eta Felix Garitano apaizek zuzendu dute ia ordubeteko ekintza erlijiosoa.