Carbayeda UCI mailako Ain Bugey Valromey Tourrean lehiatu da

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 15a, 11:30
BeƱat Carbayeda, 2020 urteko Araba klasikako une batean. Arg.: Buruntzazpi Txirrindularitza eskola

Uztailaren 10etik 14ra, Buruntzazpi Txirrindularitza eskolako Beñat Carbayeda Frantziako Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdean antolatzen den Ain Bugey Valromey Tourrean lehiatu da. Gipuzkoako selekzioak UCI junior mailako probarako aukeratutako boskoteko kide izan da herritarra

Bost etapa lehiatu ditu nazioarteko 34 taldeko txirrindulariez osatutako pelotoiak: St-Rambert-en-Bugey/Virieu-le-Grand; Frontonas/Morestel; Anglefort/Culoz; Virignin/Montreal-la-Cluse eta Artemare/Les Plans d'Hotonnes. 

Herritarrak lehen egunean  pelotoian helmugaratzea lortu zuen arren, gainerako egunetan ezin izan da lehen postuengatik borrokatu. Carbayedak 53. postuan amaitu du proba 29 minutu eta 15 segundora. Gipuzkoako selekzioa, berriz, hamabosgarren postuan sailkatu da.