Datorren asteartetik aurrera eskuratu ahal izango dira Santa Ana eguneko parodiarako gonbidapenak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 14a, 17:24

Ezohikoa izan zen iazko Santa Ana parodia. COVID-19aren ondorioz, aldaketa batzuk egin behar izan zituzten antolatzaileek, eta, aurtengoak ere, bide beretik eutsiko diola iragarri dute. 

Emanaldia Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan izango da, uztailaren 26an, astelehenez, 22:00etan hasita. Eta edukiera mugatua izango denez, herritarrek aurrez eskatu beharko dituzte sarrerak, datorren asteartetik, hilaren 20tik aurrera. Horretarako, kultur etxeko leihatila joan beharko dute, goizez 10:00etatik 13:00etarako ordutegian, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, pertsonako bi gonbidapen eskuratu ahal izango dira. 

Aurreratu dute akusatuak zuzenean epaituko dituztela, baina, parodiako zenbait pasarte aurrez egindako grabaketetan proiektatuko dituztela.