ESKUALDEA

'Autokontsumorako gakoak' jardunaldia egingo dute Usurbilgo Lanbide Eskolan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 13a, 12:21

Autokontsumoaren gaineko gakoak aztertzeko asmoz, Usurbilgo Lanbide Eskolak jardunaldi teknikoa egingo du bihar, uztailak 14, zentroan bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Egitarauko saioak presentzialak izango dira, gehieneko edukiera bete arte. Eskolaren YouTubeko kanalean ere jarraitu ahalko dira topaketak.

ULEk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenaren barruko ekitaldia da biharkoa. Hauxe da egitaraua:

  • 10:00etatik 10:10era, jardunaldien aurkezpena, Usurbilgo Lanbide Eskolako zuzendaritzaren eskutik.
  • 10:10etik 10:20era, topaketen irekiera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatu Jose Ignacio Asensioren eskutik.
  • 10:20etik 10:45era, Autokontsumoa sustatzeko tresnak garatzeko gida/Autokontsumoaren inguruko lege-testuingurua hitzaldia eskainiko du Aiguasol enpresako kide Orion Gavaldak.
  • 10:45etik 11:10era, Zergatik da interesgarria etxeko autokontsumoa solasaldia eskainiko du Innventa Energia enpresako Juan Carlos Ausinek.
  • 11:10etik 11:35era, Autokontsumoa industrian gaia jorratuko du Ekisolarreko Jose Ignacio Mendozak.
  • 11:35etik 12:00etara, Solarwatteko Ernesto Maciasek autokontsumorako baterien gainean hitz egingo du.
  • 12:00etatik 12:15era, galderak egin ahalko dituzte ikus-entzuleek.

Jardunaldian izena emateko, aperales@zubigune.com helbidera idatzi behar da, edo 943 36 46 00 telefono zenbakira hots egin behar da.