Ostadar SKTko B14 taldeak, ezin Donosti Cupa finalarekin amaitu

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 13a, 09:45
Donosti Cup txapelketan B14 mailan lehiatu den Ostadr SKTko taldea. Arg.: Ostadar SKT

Ostadar SKTko B14 mailako taldeak, uztailaren 9an, Donostiako Cupeko finalerdiak jokatu zituen Europa League fasean. Talde urdin-beltzak Set11 Catalunya B taldea izan zuen arerio. Partida berdindu izan arren, amaitzeko hiru minutu falta zirenean egin zien ihes finalerako sailkapenak Ander Marcos eta Igor Astiazaranek zuzendutako jokalariei.