Arratsalde bateko perkusio tailerra antolatu du Ttakun Kultur Elkarteak.
Gorputz perkusioa, darbuka, djembea eta instrumentu brasildarrak landuko dira Zozongoko Odei Astibiaren gidaritzapean.
Hamasei urtetik gorakoentzat. Izena emateko zuzendu kultura@ttakun.eus edo 695 78 53 89 zenbakira. 5 euro (Ttakuneko bazkide) eta 8 euro (ez bazkide).