Kantu eta dantza jira eta sagardo dastaketa antolatu ditu Ttakun KEk, uztailak 10, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean. Xumela korua, plazadantzako lagunak eta txistulariak herria girotuko dute 11:00etatik aurrera, eta ondoren, zintzurra bustitzeko aukera izango dute herritarrek, Loidibarren pilotalekuan. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, eta formulario bat bete beharko dute.