Lander Ortega herritarra Gipuzkoako XI. Euskal Pilota egokituko finalean lehiatu zen

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 7a, 13:00
Lander Ortega (saria altxatzen), txapelketako podiumeko bigarren mailan. Arg.: GKEF

Gipuzkoako XI. euskal pilota egokituko txapelketa ekainaren 26an, igandean amaitu zen. Zumaiako Aitzuri pilotalekuan hiru mailatako binakako finalak jokatu ziren eta Lander Ortega herritarra izan zen lehian. Ortegak adimen urritasuneko multzo gorriko finala jokatu zuen Xabier Olaziregi lagun zuela eta txapeldunordearen saria jaso zuten

Ekainaren 5ean hasi zen adimen urritasuneko bikotekako lehia Zumaian. Bigarren jardunaldia, berriz, Errenterian, jokatu zen ekainaren 12an eta finala, ekainaren 26an izan zen. 

Hiru jardunaldietan Ortegak Xabier Olaziregi lagun, Leire Esnal eta Lorea Iribar bikotea izan ditu aurrez aurre eta hiruretan izan dira garaile arerioak.

Ondorioz, Olaziregi-Ortega bikoteak txapelketako bigarren postua eskuratu du.

Beste finalei dagokionez, adimen urritasuneko multzo gorriko lehian Iraitz Huegun eta Xabier Arizkorreta izan ziren txapeldunak eta gurpil-aulkiko   sari nagusia, berriz, Manu Quesadak eta Beñat Lizasok jantzi zuten.

Antolatzaileek parte-hartzaileei, zein laguntzaileei eskerrak eman dizkiete eta horien artean da Lasarte-Oriako Udala. Izan ere, maiatzaren 15ean, gurpil-aulkiko txapelketako banakako finala eta bikotekako jardunaldia lehiatu baitziren Loidi Barren pilotalekuan.