Arratsaldeko jardunaldiak martxan Hipodromoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 7a, 11:00
Uztailaren 4an ikusleek Hipodromoa bete zuten. Arg..: Isaac Farré Rico

105 urte bete berri dituen Donostiako Hipodromoak arratsaldeko saioei ongi etorria egin zien uztailaren 4an. COVID neurriak malgutzearekin batera, ikusle kopurua handitu ahal izan du Hipodromoak eta ondorioz, ikusle ugari hurbildu zen arratsaldeko lehen jardunaldiko lasterketak ikustera. Lehia handiak izan ziren eta esate baterako, herriko Raul Ramos jockeyak Sison zaldia gidatuz Onda Vasca saria eskuratu zuen. Aste honetan, larunbatean izango da jardunaldia eta 19:30ean hasiko da.