Sagardoa bi txandatan dastatu ahalko dute lasarteoriatarrek: 12:30etik 13:15era lehenengo, eta 13:30etik 14:15era ondoren. Buenavista, Saltsate, Sollane, Telleri eta Zubillaga baserrietatik ekarriko dute edatekoa.
Kantu eta dantza jira eta sagardo dastaketa antolatu ditu Ttakun KEk larunbat honetarako, uztailak 10, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean. Xumela korua, plazadantzako lagunak eta txistulariak herria girotuko dute 11:00etatik aurrera, eta ondoren, zintzurra bustitzeko aukera izango dute herritarrek, Loidibarren pilotalekuan. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, eta formulario bat bete beharko dute.