Herriko hainbat autobus geltoki asfaltatu eta egokitzeko lanak medio, gaurtik hasi eta hamar bat egunez, Donostia Etorbideko (Atsobakar Egoitza) autobus-geltokiak lekuz aldatuko direla jakinarazi du udalak. Andoaineko noranzkoan doan autobusa Lanbide eta Eagi Lanbide Heziketako eraikinen aurrean geratuko da, eta Donostiako noranzkoan doana, berriz, Urko plazaren eta Andatza plazaren artean.
Asfaltatzeko lanek eragina izango dute Kale Nagusiko eta Zirkuito ibilbideko geltokietan ere. Kaltetuak gertatzen diren heinean, herritarrei aldi baterako aldaketen berri emango zaiela esan du udalak.
Asfaltatze kanpaina Campezo Obras y Servicios SA enpresari esleitu zaio, 194.958 euroan, eta lehen adierazitako autobus-geltokietako bazterbideak asfaltatzeko lanak barne hartzen ditu (Brunet 8-12 eta Tellerigaina 21-32 eremuak).