Lau domina eta marka berriak, Euskal Herriko infantil txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 5a, 15:00
Buruntzaldea IKTko Izaro Audikana (ezk) eta Garazi Etxeberria (esk). Arg.: Buruntzaldea IKT

Buruntzaldea IKTko Garazi Etxeberria eta Izaro Audikana Euskal Herriko Udako Txapelketan lehiatu ziren, uztailaren 3an eta 4an, Galdakaon. Bi gazteek ederki egin zuten igerian; lau domina jantzi eta hiru marka pertsonal berritu zituzten

Larunbata goizeko jardunaldian, Etxeberria bakarrik lehiatu zen. Buruntzaldea IKTko igerilariak 100 m. lau estilo proban parte hartu eta bigaren postua eskuratu zuen. 

Gainera, bere marka pertsonala 3 segundotan hobetu zuen, 1:10,75 marka lortuta. 

Arratsaldean, berriz, bi probatan izan ziren Buruntzaldea IKTko igerilariak.

Etxeberriak 100 m. libre proban egin zuen eta Audikanak 200 m. bular proba.

Etxeberriak hirugarren postua eskuratu zuen estilo libreko proban, 1:01,70 eginez.

Eta Audikanak bular estiloko proba luzean bere marka pertsonala 2 segundotan ondu zuen, 3:02,83.

Igande goizean Etxeberriak eta Audikanak 200 m. libre proban bat egin zuten. 

Etxeberriak 2:15,37 behar izan zituen proba egiteko. Bere marka hobetu eta brontzezko domina eskuratu zuen.
Audikanak, berriz, 2:25,54 marka egin zuen.

Lehiaketari amaiera emateko, Etxeberriak estilo libreko proba motza egin zuen, 50 metrokoa. Eta 28,61 markari esker, hirugarren brontzea jantzi zuen gazteak.

Topaketa
Bestalde, Aintzane Sarobe, Nora Imaz eta Nahia Zudaire taldekideak Malagan daude uztailaren 14ra arte, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolaturiko topaketetan parte hartzen.