Gogotik barre egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 4a, 12:29

Lasarte-Oriako Udalak antolatutako bakarrizketa saioetako azkena egin dute larunbat arratsaldean. Aurrekoetan baino jende gutxixeago erakarri dute Alazne Etxeberriak eta Miki Dekaik. Barreen zarata, ordea, berdin entzun da. 

Barreak eragiten duen nekea ziur batek baino gehiagok nabaritu duela saioa amaitzean. Musukoak ezkutatutako ahoaldean eta sabelean. Gogotik barre egin dute Alazne Etxeberria eta bereziki Miki Dekai entzunda, malkoetaraino kasuren batean. 

Ikuspegi eta bizipen oso bestelakoetatik aritu dira 41 urteko bi aktoreak. Adinak sortzen dizkion zenbait urgentziaz lehena, bikotekiderik ez izateari lotutakoak nagusiki; baita gurasoen etxea uzteko zailtasunez, prekatiotasunaz… Ironiatik eta xalotasunetik, maiz.

Bigarrenak, berriz, itxialdia 20 kilotik gora gizendu dituen emaztearekin eta hiru alabekin igariotzea nolakoa izan den azaldu eta haren ondotik etorri diren zenbait aldaketez mintzatu da, umore askoz basatiagoarekin, gizon eta emakume arteko borrokaren topiko asko ukituta.