KIUB bulegoa, zerbitzutik kanpo aldi baterako

Iñigo Gonzalez Sarobe 2021ko uzt. 2a, 12:32

Udalak jakinarazi duenez, KIUB Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa itxita dago atzotik, ekainaren 30ean zerbitzu kontratua bukatu zelako, eta horrek ez zuelako luzapenik baimentzen. Kontratu berriaren lizitazioari "laster" ekingo dio udalak.

KIUB bulegoa berriro martxan izan arte, herritarrei Kontsumobidera jotzeko aholkatu die udalak; Donostian dago, eta besteak beste, erreklamazioak jarri daitezke eta aholkularitza zein laguntza eskatu daitezke. Udalak barkamena eskatu du KIUB bulegoa itxita egoteak lasarteoriatarrek sortu dakizkiekeen eragozpenengatik.