Ander Goenaga surflaria garaile, Abanca Pantin Classic Galicia Pro lehiaketan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 2a, 11:00
Arg.: Ostadar Inklusioa

Ostadar Inklusio taldeko Ander Goenaga eta Xuban Santin maila handiko txapelketan lehiatu dira aste honetan. Goenaga Abanca Pantin Classic Galicia Pro lehiaketako proba egokituan parte hartu zuen eta garaile izan zen. Santin, berriz, maila absolutuko Bocciako Espainiako kluben bakarkako txapelketan parte hartu zuen lehenengoz

Abanca Pantin Classic Galicia Pro lehiaketako proba egokituko bigarren edizioa lehiatu da ekainaren 28an, Valdaviño, A Coruñan. Nazioarteko mailako 25 surflari bildu ziren bertan, horien artean, Ostadar Inklusio taldeko Ander Goenaga.

Goenagak Prone 2 mailan partea hartu zuen. Sarah Almagro, Nunno Vitorino eta Angel Curiel izan zituen arerio eta garaile atea zen Ostadar Inklusio taldeko kidea.

Boccia txapelketa

Bestalde, Xuban Santin taldekidea Bocciako Espainiako kluben bakarkako txapelketan izan zen Rivas Vaciamadrid, Madrilen. Lehen aldia zuen Ostadar Inklusio taldeko kideak maila honetan eta zazpigarren amaitu zuen lehia.

BC2 mailako lehen fasea A multzoan lehiatu zuen Santinek. Hiru arerio izan zituen gazteak eta ez zuen partidarik irabazteko aukerarik izan. Horietako bat, gerora Espainiako txapeldun izango den Pedro Corderoren aurka.

7. postua eskuratzeko Infatigables taldeko Francisco Manuel Castillo garaitu zuen, 4-1.