Ostadar SKT eta Texas Lasartearra taldeek astelehenean hasiko dute Donosti Cup lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 2a, 09:00
2019. urteko Donosti Cup lehiaketako irudia.

Urtebeteko etenaren ostean, Donosti Cup lehiaketak Gipuzkoako zelai ezberdinak nazioarteko futbol taldeez beteko ditu uztailaren 5etik 10era. Lasarte-Oriako Michelin kirol gunea izango da egoitzetako bat eta Lasarte-Oriako taldeak ere izango dira bertan lehian

Ostadar Futbol sailak hiru talde aurkeztuko ditu. B16 mailako taldeak hiru partida jokatuko ditu D sailkapen multzoan. Arerioak Orlando City, Racing Barcelona eta Castilla ADC izango dira. Partida guztiak etxetik kanpo jokatuko ditu.

B14 mailako taldeak ere ez du Michelinen jokatzeko aukerarik izango. E taldea osatzen duten Atletic Sant Just, Lengokoak SD eta Kostkas Aren aurka neurtuko ditu indarrak.

K taldean izango da, berriz, B13 mailako taldea. Harekin batera Martutene KE B, Top Teams Lleida A eta Vasconia CD taldea izango dira lehian. Partida bat ere ez du taldeak Lasarte-Orian izango.

Hala ere, aipatu bezala, Michelingo kirol gunean ikusi ahalko dira partidak. Horietako bat Texas Lasartearra taldeko B12 mailako taldearena izango da.

Catalonia Warriors izango ditu aurrez aurre, uztailaren 7an, 13:00etan.

Aurretik Javi Torres AR, Zarautz KE eta Usurbil FTren aurka lehiatuko da H taldeko lehena izateko.