Tupper janean, lagunekin jolas eta solas

Txintxarri Aldizkaria 2021eko uztailaren 1a

Arg.: Ttakun KE.

Ttakun Kultur elkarteak Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz hainbat ekimen antolatu ditu adin guztietarako. Atzo gazteen txanda izan zen. LH3-LH6 maila arteko gazteek Tupper jana egin zuten Landaberri-Garaikoetxea ikastetxean. Giro onean bazkaldu ostean, jolasak eta bingo musikatua ere izan zuten. Ederki igaro zuten arratsaldea

Tupper jana egin ostean, ederki jolastu ziren gaztetxoak. Arg.: Ttakun KE.