Buruntzaldea IKTko igerilariak, marka pertsonal eta taldeko errekorrak hausten

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 1a, 10:45
Ekainaren 29an, Tolosako Usabalen lehiatu ziren Buruntzaldea IKTko igerilariak.

Buruntzaldea IKTko igerilariek bsolutu mailako kontrol proba ere izan zen ekainaren 29an, tolosako Usabal igerilekuan. Aintzane Sarobe, Unai G. Somovilla, Eneko Elizasu eta Nora Imaz igerilariak izan ziren lehian

Nahiz eta Buruntzaldea IKTko igerilariak proba guztietan ongi lehiatu honakoetan euren markak ondu zituzten: 

  • Aintzane Sarobe: 100 m. bizkar, 1:05,12. 17 urtekoen mailako taldeko errekorra ere bada. 
  • Unai G. Somovilla: 50 bular, 32,28. Maila absolutuko taldeko errekorra.
  • Nora Imaz Igea: 800 libre, 9:26,35. 

Taldeko prestatzaile Borja Apeztegia pozik dago igerilariek egindako lanarekin. "Garrantzia handiko marka da Norarena, urtean zehar ezin hobeturik ibili baita," gaineratu du. 

Proba horretan ez zen infantil mailko igerilarik lehiatu honetan. Izan ere, Garazi Etxeberriak, Izaro Audikanak eta Miren Sarobek Euskadiko txapelketa prestatzen buru belarri baitaude. Hitzordu garrantzitsua asteburu honetan, uztailaren 3an eta 4an izango da, Galdakaon.