Lasarte-Oriako mugak, ikasturteari agur esateko

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 30a, 14:00
Lasarte-Oriako mugak ibilbidea egin zuen Ostadar Ipar martxa taldeak ikasturtea amaitzeko. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxako taldeak ekainaren 26an ikasturteari amaiera eman zion. Taldeko kideak Okendo plazan bildu eta Lasarte-Oriako mugak ibilbidea egin zuten. 4 orduko martxa egin ostean, indarrak berreskuratu zituzten Larre jatetxean. Bertan Rosa Ormazabal taldeko arduradunari oparitxoak egin eta irailera arte agur esan zioten

Ostadar Ipar martxa taldeko ideak ibilbidea egin baino lehen. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.