San Pedro egun ezohikoari, hasiera

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 29a, 12:10

Gaur San Pedro eguna dugu. Nahiz eta jaietako egitarau ofizialik ez egon, ekintzarik izan da lehen orduetan. Goizeko 10:00etatik aurrera, erdiguneko herritarrak girotu dituzte txistulariek euren doinu alaiekin. Lasarte-Oriako patroiaren omenezko meza ere izan da San Pedro parrokian. Edukiera kontuengatik atea itxi behar izan dute. Hala ere, Erketz EDTko kideak bertan izan dira agurra dantzatzeko.