Lasarte-Oriako Udala 1990. urtean hasi zen omenaldiak egiten, Sendoki elkartearekin elkarlanean. Urte horietan, aukeratutako herritarrak San Pedro egunean aintzatesten zituen, ekainaren 29an. 2012. urtetik aurrera, norbanakoak bainoago, eragileak izan dira haurren zein helduen txupinak jaurtitzeaz gain, kultur etxean omenduak izan direnak.
Jose Antonio Iturbe izan zen aitortza jaso zuen aurreneko herritarra, eta atzetik etorri dira beste asko. Zerrenda oso luzea denez, paperean batzuk jaso ditugu, eta www.txintxarri.eus web-orrian guzti-guztiak. Atari digital horretan kontsultatu ahalko dituzue udalak aitortu dituen herritar eta eragile guztiak.
Aitortzak eta aldarriak
Herriko jai alternatiboak antolatzen dituen eragileak, Sorgin Jaiakek, makina bat omenaldi egin izan ditu baita ere, 2007. urtetik aurrera.
Alor ugaritan lanean jo eta ke ari diren eragileak ez ezik, mugimendu sozial desberdinak ikusarazi ditu, eta aldarrikapenerako ere baliatu ditu aintzatespenak, esate baterako, 2015. urtekoa: herriko langileriaren mugimendua eta krisiagatik atzerrira joan behar izan duten gazteak omendu zituen.
Udalak omenduak
| 2019 | Aterpea merkatarien elkartea |
| 2018 | Erketz EDT taldea |
| 2017 | Semblante Andaluz elkartea |
| 2016 | Landaberri ikastola |
| 2015 | Ostadar SKT |
| 2014 | Kukuka antzerki eta dantza eskola eta Texas Lasartearra |
| 2013 | Alboka abesbatza, Beltzak RT eta Solaskide egitasmoa |
| 2012 | Danok Kide, Jalgune eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots |
| 2011 | Daniel Adrian |
| 2010 | Ama Brigitarren komentuko mojak |
| 2009 | Jon Tecedor |
| 2008 | Joxe Solano |
| 2007 | Victor Sanchez |
| 2006 | Felix Telleria |
| 2005 | Ramon Uribe Etxebarria |
| 2004 | Peio Artetxe |
| 2003 | Marisa Martin |
| 2002 | Eloy Arroyo |
| 2001 | Froilan Elespe |
| 2000 | Patxi Etxeberria |
| 1999 | Begoña Apaolaza, Maddi Bengoetxea, Alicia Orue eta Joxe Usabiaga |
| 1998 | Kontxa Arraztio |
| 1997 | Juan Jose Mendiluze Goñi |
| 1996 | Tiburtzio Agirre |
| 1995 | Victorino Vicuña |
| 1994 | Felix Pontesta |
| 1993 | Letamendi anaiak |
| 1992 | Javier Mitxelena |
| 1991 | Aurelio Castro |
| 1990 | Jose Antonio Iturbe |
Sorgin Jaiakek omenduak
| 2019 | Lasarte-Oriako Pentsiodunen Plataforma |
| 2018 | Zabaleta Auzolan |
| 2017 | Lasarte-Oriako Gure Esku Dago |
| 2016 | Sorgin Jaiez gozatu duten herritarrak, lagundu dutenak, parte hartu dutenak... |
| 2015 | Lasarte-Oriako langileriaren mugimendua |
| 2014 | Xirimiri elkartea eta Ostadar SKT |
| 2013 | Lasarte-Oriako "inurri nekaezin eta isilak" |
| 2012 | Ostatu Berri taberna |
| 2011 | Sorgin Dantza |
| 2010 | 1936ko gerran bizia galdutakoen senideak |
| 2009 | Muntteri-AEK euskaltegia |
| 2008 | Lolo eta Gas pailazoek jaurti zuten txupina |
| 2007 | Lasarte-Oria Bizirik! taldea |
