aSUnak neska* gazteen talde feministak elkarretaratzera deitu du gaur arratsaldean, 17:30ean Okendo plazan. Antza denez, atzo gauean eraso sexista bat gertatu zen Lasarte-Orian, eta hori gaitzetsiko du eragileak. Ekimenean parte hartzera deitu ditu herritarrak, sare sozialetan zabaltzen ari den mezuaren bitartez.