Larunbatean, proba bakarra egin zuen Sukunza herritarrak, 400 m. libre proba. Buruntzaldea IKTko prestatzaile Borja Apeztegiak azaldu duenez, nhiz eta zortzigarren sailkatu, asteburuko proba onena izan zen. "4:44,48an utzi zuen kronoa, bere aurreko marka 10 segundutan hobetuz eta, aldi berean, taldeko 14 urteko errekor berri bat ezarriz"
Igande goizean, 1.500 metro libre proba egin zuen igerilari gazteak. Bosgarren sailkatu zen 19:25,35 marka eginez.
"Urduritasuna batez ere proba honetan nabaritu zitzaion eta ziurrenik horrek emaitzan zerikusia izan zuen," adierazi du Apeztegiak.
Azkenik, igande arratsaldean, 200 m. libre probari aurre egin zion Buruntzaldea IKTko igerilariak. Horretan ere marka pertsonal berria ezarri zuen, 2:16,53 eta zortzigarren postuan amaitu zuen lehia.
Ez da hau aste honetan Buruntzaldea IKTko igerilariek izango duten txapelketa bakarra, bihar, ekaianren 29a arratsaldean, Aintzane Sarobe, Eneko Elizasu, Unai G. Somovilla eta Nora Imaz Tolosako Usabal kiroldegian maila absolutuko Kontrol markan lehiatuko dira.
Uztailaren 3an eta 4an, berriz, Garazi Etxeberriak, Izaro Audikanak eta Miren Sarobek infantil mailako Euskadiko txapelketan parte hartuko dute, Galdakaon.