Trikimailu ikusgarriak egin ditu Sun Magoak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 27a, 19:42

Magiaren eta ilusionismoaren munduan murgildu da kultur etxeko auditorioa igande arratsaldean. Sun magoak Bat, bi hiru...magia ikuskizun bizia eta parte hartzailea aurrera eraman du, zenbaitetan bertaratutakoak aho zabalik utzita.

Helduak magoaren trikimailua eta gauzak nola egiten dituen bila aritzen direnean, haurrek txundituta sinetsi besterik ez dute egiten. Ikuspuntu horretatik begiratuta, magiak paperezko txoriak uso bilakatzen ditu zapi gorri bati esker edo metro erditik gora neurtzen duen emakumea, zentimetro gutxi batzuetara txikitu, eta berriro haz daiteke.

Ezagunak izanagatik harrigarri izateari utzi ez dioten trikimailu ugari kateatu ditu Sun magoak bere emanaldian. Haietako batzuk gauzatzeko, bere taldekideen laguntzaz gain, eserlekuetan zeuden haurretako batzuena ere izan du. Agertokira igo ditu eta adi-adi jarraitu badituzte ere bere eskuen mugimenduak, ezusteko emaitzak erabat harritu ditu txikiak.

 

He