Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari lotuta atzo batutako datuak ezagutarazi dituzte eguerdian. Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean 6.481 proba diagnostiko egin zituzten eta haietako 208 positiboak izan ziren, hau da, %3,2. Kutsatu berrietako 90 Gipuzkoan antzeman zituzten, 91, Bizkaian; 22, Araban; eta beste toki edo erkidegotako bost. Halaber, azken 24 orduetan, COVID-19ak eragindako 31 lagun ospitaleratu zituzten eta 34 daude ZIUetan.