Buruntzaldea IKTko igerilariek euren onena eman zuten lehiaketan eta hainbat marka berritu zituzten.
Unai G. Somovillak 50 m. eta 100 m. libre probetan, 26,97 eta 58,77 eta 100 m. lau estilo proban, 1:05,78, ondu zituen denborak.
Izaro Audikanak 100 m. bular proban 1:24,86 egin zuen ber marka hobetuz.
Garazi Etxeberriak bular estiloko 50 m. eta 100 m. probetan gainditu zuen bere marka 37,03 eta 1:23,04 eginez, hurrenez hurren.
Jon Pelayok ere bular proba motzean, 50 m. proban hobetu zuen bere marka, 39,78.
Iker Gorosteguik, berriz, hiru probetan berritu zuen marka: 50 m tximeleta, 33,46; 100 m tximeleta proba, 1:15,66 eta 100 m. lau estilo proba, 1:16,04.
Azkenik, Jurgi Sukunzak 50 m. librean 28,50 egin zuen bere marka hautsiz.
Taldeko bi errekor berriak 17 urteko mailan izan ziren. Aintzane Sarobek eskuratu zituen. 50 m. bizkar proban, 30,81 eta 100 m. lau estilo proban, 1:10,59.
Asteburu honetan, alebin mailako Euskadiko txapelketari aurre egin beharko dio Buruntzaldea IKTko Jurgi Sukuntzak
Hurrengo asteetan, infantil, junior eta absolutuen txanda izango da. Garazi Etxeberriak, Izaro Audikanak eta Miren Sarobek infantil mailako Euskadiko txapelketan parte hartuko dute uztailaren 3-4 asteburuan, Galdakaon. Junior eta absolutu mailako lehia, berriz, uztailaren 16tik 18ra izango da zehazteke dagoen kokalekuan.
Junior eta absolutu mailako txapelketa iritsi bitartean, Aintzane Sarobe, Nora Imaz eta Nahia Zudaire taldekideak uztailaren 5etik 14ra bitartean, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Malagan antolaturiko kontzentrazioan parte hartuko dute.