Nahia Zudairek bederatzi probatan parte hartu zuen eta horietako askotan finaletarako sailkatu zen igerilari gaztea.
Ekainaren 17an, 200 m. libre eta 100 m. tximeleta probetan izan zen lehian Zudaire. Bietan finalerako sailkatu eta bere mailako lehen postua eskuratu zuen.
Bular estiloko 100 metroko proba ere egin zuen. Proba honen helburua ez zen lehiatzea, Zudaireri esleitutako maila berrikustea baizik. Hala ere, bere marka hobetu zuen bai proba amaieran, baita 50 metroko pasean ere.
Bigarrenen lehiaketa egunean, 100 m. libre proban finalerako sailkatu ostean, 800 m. libre proba lehen postua eskuratu zuen. 10:26,38 marka egin zuen bere marka minutu erdian ondu eta Espainiako errekorra berrituz.
Arratsaldeko proba libreko finalean ere bere mailako lehena izen zen.
Hirugarren egunean, bere proba nagusia egin zuen gazteak, 400 m. libre proba.
Goizeko sailkapen proban bere markatik gertu ibili zen Zudaire. Finalean, berriz, bere marka hobetu zuen ehuneko batzuetan, 5:06, eta Espainiako errekorra ere berritu zuen.
Ondorioz, bere mailako lehena izan zen eta laugarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean.
Azkenik, ekaianren 20an, 50 m. tximeleta eta 200 m. lau estilo probetan parte hartu zuen. B finalean lehiatu zen tximeleta estiloko proban eta bere mailako lehena izan zen.
Lau estiloetan, berriz, 2:59,66 marka egin eta absolutu mailako zilarrezko domina, marka pertsonala eta Espainiako errekor berria eskuratu zituen.
Bakarkako probez gain, Nuria Marqués, Sarai Gascón eta Carla Santosekin batera Espainiako laukoan izan zen 4x100 m. lau estilo proban eta urrezko domina eskuratu zuten.
Buruntzaldea IKTko Borja Apeztegiak nabarmendu duenez, "Txapelketa bikaina egin du. Bere igeriketarako maila bikaina erakutsi du beste behin ere".