Kanporaketari aurre egin zion ostiralean herritarrak. Akatsik gabeko jaitsiera egin zuen eta hamahirugarren denbora onenarekin hurrengo eguneko final-erdirako sailkatu zen.
Larunbata goizean ostiraleko denbora hobetu zuen eta oraingoan ere hutsik egin gabe, 104,01. Seigarren izan zen.
Guztia ongi zihoala zirudien arren, eguerdiko finalean, kanaleko bigarren zatian arazoak izan zituen herritarrak. 111 segundo eta 05 ehuneko jaitsiera egin zuen eta hiru atetan egindako akatsek sei puntu gehitu zizkion. Ondorioz, zazpigarren postuan amaitu zuen.