Herritarrak mendi lasterketetan lehian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 22a, 13:00

Zaldibiako proba egin zuten Lasarte-Oria Traileko hiru kideak.

Pixkanaka-pixkanaka mendi lasterketak martxan dira. Ekainaren 19an eta 20an, herritarrek Zaldibiako mendi lasterketan eta Atarrabi Trailko Hirumendi proban parte hartu zuten. Larunbatean, Zaldibiko lasterketa egin zuten Joseba Iparraguirre, Asier Mindegia, Josean Lasa, Julen Ormazabal eta Jesus Osua. Igandean, berriz, Lasarte-Oria traileko Javi Olazagoitia eta Ines Diazek bikote mistoetako hirugarren postua eskuratu zuten Atarrabiako proban. Horiez gain, Peio Fadrique eta Enaitz Ibarburu herritarrak ere izan ziren lasterka.

Lasarte-Oria traileko Javi Olazagoitia eta Ines Diaz Atarrabiko probako helmugara iristen. Arg.: Lasarte-Oria Trail