Koroak, birusak, errege-erreginak eta beste

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 20a, 21:14

The Chanclettes konpainia kataluniarrak AntiCoronaCAVA.ret ikuskizunaren emanaldia egin du gaur arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxean. Bertaratutakoek bat egin dute laukotearen proposamen probokatzailearekin eta agertokitik eskatutako guztiari erantzun diote: txalo egin, abestu, dantzatu... Barre egitea, berriz, ez dute galdegin beharrik izan.

Irten eta ikuslegoa zutik jarri dute The Chancletteko kideek. Sharonnek abestutako Icona Pop taldearen I love it abestiaren bertsioa, dantzatu eta txaloekin lagundu dute. Ondo pasatzeko gogoz joan badira kultur etxera, bete-betean asmatu dute; dantza, musika, akrobaziak eta umorea osagai dituen ikuskizunak horretarako aukera zabala eman baitu.

Azken hilabeteetan korodun elementu entzunena koronabirusa bada ere, errege-erreginak izan dituzte jomugan. Kargu politikodunak izan dira kritika zorrotzenak jaso dituztenak, baina musika alorreko erreginek izan dute protagonismo gehien: Tina Turner,  Jocelyn Brown, Aretha Frankin edo mozkortutako Amy Winehouse, besteak beste.

Hamaika pertsonaia gorpuztu ditu laukoteak. Gehienek film, iragarki, telebista saio edota albistegietatik hartutako esaldi edo zatiekin osatutako off ahotsak bikoiztuta hitz egiten zuten; printzesa izan nahi duen neskatoak, kasu. Gainerako, berriz, zuzenean egin dute. 

 

 

Erlazionatuak