Hauek dira Ttakun KEk datorren asterako antolatu dituen tailerrak. Izena emateko, formularioa bete behar da, edo besteal, 695 78 53 89 telefonora deitu edo kultura@ttakun.eus helbide elektronikora mezua bidali.
| Tailerra | Tokia | Ordua | Adin-tartea |
| Kamiseten tindaketa | Sasoeta ikastetxean | 10:30-12:30 | LH5-DBH2 |
| Perkusioa eta dantza tribalak | Oriako frontoian | 10:30-12:30 | LH3-DBH2 |
| Buruhandiak egitea | Sasoetako gimnasioan | 10:30-12:30 | LH2tik aurrera |
| Kotxe karrerak | Zabaletako frontoian | 10:30-12:30 | LH3-DBH2 |
| Olinpiadak | Landaberri-Garaikoetxea ikastolan | 10:30-12:30 | LH4tik aurrera |
Antolatzaileek jakinarazi dute, beranduenez, tailerretako bakoitzean hura egin baino egun bat lehenago eman behar dela izena.