Udal instalazioetako ordutegian aldaketak

Txintxarri Aldizkaria 2021eko ekainaren 18a

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak jakitera ematen du, COVID-aren aurkako neurrien eguneraketa dela eta, instalazioen ordutegia aldatuko dela ekainaren 30era arte. Ordutik aurrera, udako ordutegia ezarriko da

Maitzaren 31ean Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 26/2021 dekretuak ahalbidetuta, Lasarte-Oriako udal kirol instalazioen irekiera ordutegia zabaldu da. Ekainaren 30era arte Kiroldegiko eta Michelin guneko ordutegiak honakoak izango dira:

Astelehenetik ostiralera:

  • Kiroldegia: 7:00-22:30
  • Igerilekua: 7:00-12:30 / 14:00-21:30
  • Mitxelin Kirol Gunea: 15:30-22:30

Larunbatetan:

  • Kiroldegia: 9:00-20:00
  • Igerilekua: 9:00-13:00 / 16:00-20:00
  • Mitxelin Kirol Gunea: 9:00-20:00

Igande eta jaiegunetan:

  • Kiroldegia eta igerilekua: 9:00-13:00
  • Mitxelin Kirol Gunea: 9:00-13:00

 

Era berean, uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte udako ordutegia indarrean izango dela gogorarazten dute. Ordutegia honakoa izango da:

Astelehenetik ostiralera:

  • Kiroldegia: 7:00-13:00 / 16:00-22:00
  • Igerilekua: 7:00-12:30 / 16:00-21:30
  • Mitxelin Kirol Gunea: 10:00-12:30 / 17:00-22:00

Larunbatetan:

  • Kiroldegia eta igerilekua: 9:00-14:00
  • Mitxelin Kirol Gunea: 9:00-13:00

Igande eta jai egunetan:

  • Kiroldegia eta igerilekua: 9:00-14:00
  • Mitxelin Kirol Gunea: Itxita