2021/06/22 10:30ean

Ikastaroa

Ttakun KE auzoz auzoko tailerrak - perkusioa eta dantza tribalak

Ttakun KE auzoz auzoko tailerrak - perkusioa eta dantza tribalak
Oria auzoa, frontoia, Lasarte-Oria

Ttakun KEk haur eta gazteei zuzendutako bost tailer burutuko ditu astean zehar. Egun bakoitzean herriko auzo batean ongi pasatzeko aukera izango dute.

Bigarren saioan perkusioa eta dantza tribalak tailerra izango da. Parte-hartzaile bakoitzak instrumentu musikalen bat eraman dezake etxetik. LH3 eta DBH2 maila arteko ikasleei zuzenduta dago

Izena eman nahi duten herritarrek 695 78 53 89 zenbakira deitu edo WhatsApp mezua bidali beharko dute, edo bestela, mezu bat idatzi kultura@ttakun.eus helbide elektronikora. Ttakun KEk zehaztu du izen-emateak, beranduenez, tailer bakoitza egin aurreko egunean burutu ahalko direla.