Ttakun KEk haur eta gazteei zuzendutako bost tailer burutuko ditu astean zehar. Egun bakoitzean herriko auzo batean ongi pasatzeko aukera izango dute.
Hirugarren saioan buruhandiak egiteko tailerra izango da. LH2 mailatik aurrerako gaztetxoek parte-hartu ahalko dute.
Izena eman nahi duten herritarrek 695 78 53 89 zenbakira deitu edo WhatsApp mezua bidali beharko dute, edo bestela, mezu bat idatzi kultura@ttakun.eus helbide elektronikora. Ttakun KEk zehaztu du izen-emateak, beranduenez, tailer bakoitza egin aurreko egunean burutu ahalko direla.