2021/06/21 10:30ean

Ikastaroa

Ttakun KE auzoz auzoko tailerrak - Kamiseta tintatzea

Ttakun KE auzoz auzoko tailerrak - Kamiseta tintatzea
Sasoeta ikastetxeko patioa, Lasarte-Oria

Ttakun KEk haur eta gazteei zuzendutako bost tailer burutuko ditu astean zehar. Egun bakoitzean herriko auzo batean ongi pasatzeko aukera izango dute.

Lehen saioan kamiseta tintatzeko tailerra izango da. LH5 eta DBH2 maila arteko ikasleei zuzenduta dago. Haur bakoitzak kotoizko kamiseta koloretsu bat eraman beharko du. Antolatzaileek gomendatzen dute arropa berria ez eramatea tailer horretara.

Izena eman nahi duten herritarrek 695 78 53 89 zenbakira deitu edo WhatsApp mezua bidali beharko dute, edo bestela, mezu bat idatzi kultura@ttakun.eus helbide elektronikora. Ttakun KEk zehaztu du izen-emateak, beranduenez, tailer bakoitza egin aurreko egunean burutu ahalko direla.