Asensio eta Mendoza, bikain atletismo egokituko Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko ekainaren 17a

Espainiako atletismo egokituko txapelketan lehiatu dira Asensio (behean) eta Mendoza (eskuinean). Arg.: Ostadar Inklusioa

Ostadar SKT Inklusio ataleko Ane Asensio eta Jon Mendoza kideak Sevillan, ekainaren 12an eta 13an, ospatu den Espainiako Atletismo egokituko txapelketan parte hartu dute abiadurako bi probetan, 100 m. eta 200 m. lasterketak. Asteburu ederraz gozatzeaz gain, emaitza onak lortu dituzte gazteek. Asensiok T34 mailako gurpildun aulkiko 100 m. eta 200 m. lasterketan izan zen lehian eta bietan urrezko domina jantzi zuen 42.05 eta 1:30.05 denborekin, hurrenez hurren. Mendoza, berriz, T36 mailako oinezko 100 m. eta 200 m. probetan lehiatu zen eta 5º eta 4º postuak lortu zituen, hurrenez hurren. 100 metroko probako marka 17.86 izan zen; 200 metrokoa, aldiz, 38.20.