LOKEko judokek, brontzezko dominarekin txapelketan denboraldiari agur

Txintxarri Aldizkaria 2021eko ekainaren 16a

Ekhi De La Cruz (eskuineko lehena), Euskadiko txapelketako podiumean. Arg.: LOKE Judo

LOKE Judo saileko kideek bi hitzordu garrantzitsu izan zituzten ekainaren 12-13ko asteburuan. Seniorrak taldekako Bansander trofeoan lehiatu ziren, Santanderren; Errenterian, berriz, Ekhi De La Cruz kadeteak Euskadiko txapelketan parte hartu zuen

Bi lehiaketetan LOKEKo judokak ongi lehiatu arren, De La Cruz gazteak lortu zuen asteburuko emaitzarik onena, brontzezko domina.

"Oso judo ona egiten lortu du hirugarren postuan egotea," azaldu du Gorka Aristegi LOKE Judo saileko prestatzaileak.

Egun bat lehenago, ekainaren 12an, berriz, LOKEko senior mailako bost judoka Santanderrera joan ziren taldekako XIV Bansander sarian parte hartzera.
Kantabria, Asturias, Gaztela eta Leon eta Euskadiko zortzi judo talde bildu ziren txapelketan eta maila handia izan zen. 

LOKEko Josu Olmos, Abayuba Gutierrez, Haritz Urdangarin, Fermin Balda eta Asier Sagastik pisu ezberdinetako lehiari egin zioten aurre, baina ez zuten zorterik izan. 

"Nahiz eta judokek oso maila altua eman, ez genuen  emaitzarik lortu", azaldu du Judo saileko prestatzaileak.

Bi proba horiekin LOKEko judo sailak txapelketa denboraldiari agur esan dio. Baina taldeko kideak ekainaren 25era arte Maialen Chourraut kiroldegiko tatamian lanean jarraituko dutela jakitera eman du Aristegik.