Jurgi Sukunza bikain, alebin kontrolean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 16a, 13:00

Ekainaren 12an, Maialen Chourraut kiroldegiak, lizentzia federatua duten alebinen Marken Kontrola hartu zuen. Guztira zortzi taldetako hogeita hamaika igerilari izan ziren lehian eta horietako bat izan zen, Buruntzaldea IKTko Jurgi Sukunza. Lehiaketan Euskal Herriko txapelketarako gutxieneko berria eta lau marka pertsonalak ondu zituen herritarrak

Alebin mailako igerilarientzat proba garrantzitsua lehiatu zen ekainaren 12an Lasarte-Orian, Marken Kontrola.

Borja Apeztegia Buruntzalde IKTko arduradunak nabarmendu bezala alebin mailako igerilariek denboraldi honetan ez dutela apenas lehiaketarik izan. "Adin horietako igerilariek oso aukera gutxi izan dute denboraldi honetan lehiatzeko. Jardunaldi honetan parte hartu zutenak asko ez izan arren, horietako askorentzat, urte eta erdiren ondoren, lehen lehiaketa izan zen".

Buruntzaldea IKTko Jurgi Sukunza herritarra izan zen proban parte hartu zuen igerilarietako bat.

Sukunza 100 m. bizkar proban lehiatu zen lehenik eta ederki hasi zuen lehiaketa bi marka pertsonal gaindituz. 1:14,28 denbora eginez, probako marka berritu zuen igerilari gazteak. Proban zehar 50 metrokoa pasea ere ondu zuen, 35,33 eginez.

Ostean, proba luzeagoari egin zion aurre herritarrak, 1.500 m. librea. "Hasiera batean errespetu pixka bat sortzen zion probak, baina oso modu egokian egiten jakin du," azaldu du Buruntzaldea IKTko prestatzaile Apeztegiak.

Ederki, gainera, 19:15,28 markarekin amaitu zuen proba Sukunzak. Marka pertsonal "oso ona" egitez gain, Euskal Herriko txapelketarako eskatutako gutxienekoa ia 45 segundoan jaitsi zuen Buruntzaldea IKTko igerilariak. Gainera, 800 m. libreko bere marka ere hobetu zuen, pasean 10:16,93 eginez.