Bigarren eskuko liburuen azoka egingo dute Oriarte institutuan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 16a, 09:41

Datorren ikasturtera begira, liburuen salerosketarako azoka antolatu du Oriarte institutuak. Larrekoetxe eraikinean egingo dute, eta hauek izango dira datak: ekainaren 25ean, 16:00etatik 18:00etara, liburuak entregatu beharko dira; ekainaren 28an jarriko dituzte salgai, 16:00etatik 18:00etara; dirua bi egun beranduago bilduko dute, hilaren 30ean, 16:00etatik 17:30era. DBH 3. mailatik 2. Batxilergora arteko liburuen azoka izango da.

Antolatzaileek ohartarazi dute egoera onean egon beharko dutela liburuek: erabilgarri, eta ez apurtuta. Oriartekide guraso elkarteak baloratuko du saltzeko moduan dauden edo ez. Prezioei dagokienez, hauxe: gaur egun liburu bakoitzak duen prezioaren erdian baloratuko dira, gutxi gorabehera.

Dirua emateko egunean jasotzen ez diren liburuak eta dirua Guraso Elkarteak jasoko ditu, eta aurrez kontrakorik esaten ez bada, haren ondare bilakatuko dira. Oriartekidek jakinarazi du ez duela liburu berririk salduko aurten; hori egin nahi dutenek Lasarte-Oriako zein Usurbilgo liburu-dendetara joan beharko dute.

Mailak Entrega egunak Liburuak erosi Dirua jaso
DBH 3tik 2. Batxilergora Ekainak 25, 16:00etatik 18:00etara Ekainak 28, 16:00etatik 18:00etara Ekainak 30, 16:00etatik 17:30era