Beroari aurre eginez, lasterka

Txintxarri Aldizkaria 2021eko ekainaren 16a

Lasarte-Oria Trail taldeko Jon Huici eta Sergio Ramirez proba amaitzean. Arg.: Lasarte-Oria Trail

Ekainaren 13an, Tolosako 3 Tontorrak eta 2 Tontorrak mendi lasterketak lehiatu ziren. Beroa handiari aurre egin behar izan zieten korrikalariek eta horregatik, parte-hartzaileen  %50a ere ez zen Tolosako triangelu plazan zegoen helmugara iritsi. Ernio, Uzturre eta Erroizpe mendiak igotzen dituen 43 kilometroko ibilbidea eta 2.800 metroko goranzko desnibela duen maratoi proba egin zuten Lasarte-Oria Trail taldeko bi herritarrek, Jon Huici eta Sergio Ramirez. Huicik 28. postuan amaitu zuen 5 ordu eta 25 minutuko denborarekin; Ramirezek, berriz, hamar minutu gehiago behar izan zituen helmugara iristeko (5:35:00) eta 38. amaitu zuen.T2T proban, berriz, Unai Urruzolak 24,5 kilometroko bidean egin zuen Uzturre eta Erroizpe igota (+1.600 m.) eta 4:45:44 denbora egin zuen.