Tailerraren helburua da oinarrizko azalpenak ematea ekainaren 1etik aurrera dauden elektrizitatearen faktura berrien gainean. Horrez gain, parte hartzen duten lasarteoriatarrek edozein zalantza plazaratu ahalko dute, hizlariak momentuan erantzun ditzan. Sistema elektrikoa orekatzen saiatze aldera, ordu tarteetan oinarritutako prezioak dakartzate faktura berriek, bai eta bi potentzia desberdin kontratatzeko aukera ere.
Ekainaren 23ko saioa euskaraz izango da, baina aldibereko itzulpen zerbitzua izango du. Ikastaroan zehar sortzen diren galderak, zalantzak...txat bidez luzatu ahalko dituzte ikus-entzuleek, eta ahal den neurrian, saio horretan bertan erantzungo ditu hizlariak.