Amari "ahalik eta sufrimendu gehien" eragiteko xedez, familia bateko aitak bi alabak erail zituen, adingabeak; zaharrenaren gorpua topatu dute, eta gazteenaren bila jarraitzen dute. Indarkeria matxistak eragindako biktima hauen erailketa "ankerra eta krudela" salatze aldera, zenbait herritar Okendo plazan elkartu dira gaur, 13:00ean.