Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusari buruzko datu epidemiologikoak eguneratu berri dituzte. Larunbatean, 5.361 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietako 203 positiboak izan ziren, hau da, positibo tasa %3,9 da. Kasu berri horietako 46 Gipuzkoan atzeman dituzte, 110, Bizkaian; 44, Araban, eta beste toki edo erkidegoetako hiru. Ospitaleei dagokienez, atzo, COVID-19ak eragindako hamazazpilagun ospitaleratu zituzten eta 61 gaixo daude ZIUetan.