Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruz atzo bildutako datuak ezagutarazi dituzte. Horien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean aurrera eramandako 7.128 proba diagnostikoetako 199 positiboak izan ziren, hau da, %2,8. Kutsatu berrietako 55 Gipuzkoan antzeman zituzten, 118, Bizkaian; 22, Araban; eta beste toki edo erkidegotako lau. Atzo, COVID-19ak eragindako 18 lagun ospitaleratu zituzten eta 63 daude ZIUetan.