Texas Lasartearrak, hainbat ekintza jokalariak erakartzeko

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 11a, 13:30

Texas Lasartearra Futbol taldea 2021-2022 denboraldia prestatzen ari da. Jokalari berriak erakarri eta infantil nesken taldea sortzeko ekintzak antolatu ditu hurrengo asteetan

Texas Lasartearra  taldeak infantil mailako nesken taldeko izena ematea du martxan. Futbola jolastu nahi duten 2009 eta 2010 urte artean jaiotako neskek dute aukera taldearekin bat egiteko. 

Bestetik, Futbol Campusa antolatu du ekainaren 17, 21, 23, 25, 28 eta 30ean, 17:30etik 19:30era, Michelin kirol gunean. Prezioa 40 eurotakoa da taldeko jokalarientzat eta 50 eurokoa elkarteko kanpoko gaztetxoentzat. Familiako bi kide izena ematen badute, bigarren kideak 25 euro ordainduko ditu. Prezioan kirol jantzia (elastiko eta galtza) eta kiroldegiko sarrera dago barne. 

Izena ematea Texas Lasartearra taldeko sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram) argitaratu dituen esteketan egin behar da. Infantil nesken izena ematearen azken eguna ekainaren 15a da.

Texas Lasartearra taldearen sare sozialen bidez edo 647 93 61 96 telefono zenbakian argituko dira zalantzak edo galderak.